CastellanoEuskara
institutua@hernanibhi.com
Telefono 943 551 188
Bilatzailea
logoa IES HERNANI BHI
Aurkezpena

  

Lagun maitea:

IES HERNANI BHI A. Iturriaga - K. Labaka duela gutxi Batxilergo Institutu batetik eta Lanbide Ikastetxe batetik jaio den Institutu Publiko bat da.

Jaiotza bikoitz honek gure eskaintza handitzen du, gure ikasleentzat erakargarria delarik prestakuntza sendoa jasotzea nahiz maila teorikoan nahiz maila teknikoan. Hori dela eta, ateak zabalik dituzte bai unibertsitatera joateko bai lanbide ikasketetarako ( heziketa zikloak ). Azken hauei buruz esan, beren prestakuntza bukatzen duten %100k lana aurkitzen duela, honek harrotzen gaitu.Ez da alferrikakoa izango Hernanin duela 50 urte egotea, urtetan inguruko enpresekin lotura estuak lortu baitira.

IES HERNANI BHI A. Iturriaga - K. Labakaren MISIOA giza baliabideak nahiz aurrerapen teknikoak jorratzen dituen kalitatezko hezkuntza euskalduna eta unibertsala eskaintzea da, inguruko beharrei erantzunez, sorkuntza ahalmena landu, ikasteko benetako irrika sorrarazi eta gizartean murgiltzeko gai diren pertsonak heziaz, lan mundurako edota goi mailako ikasketetarako trebatuz. Era berean, langileen eta langabetuen etengabeko prestakuntzaz arduratuko da, Hernani eta bere eskualdeko kultur, gizarte eta ekonomia garapenean parte hartuz laguntza zuzena eskainiz.

Zure eskura daukazun Web IES HERNANI BHI ikastetxea zer den eta zer eskaintzen dizunari buruzko informazio zehatza emango dizu. Honetan, besteak beste, sail hauek topatuko dituzu: Ikastetxearen historia laburra, kokapena, funtzionamenduaren organigrama, eskaintzen diren gauza ezberdinak, etab.

Espero dugu Web honen edukiak balioko dizula pixka bat gehiago ezagutzeko eta horietan murgildu eta gero zure ikasketak eta prestakuntza orokorra aukeratzeko hain beharrezkoa izango duzun informazioa handitzeko.

Jaso ezazu agur bero bat

Zuzendaritza



2007 © Copyright IES HERNANI BHI. Eskubide guztiak babestuak.
Legezko Oharra / S04 Basic